Transeuropa: de Cabo Norte a Tarifa

Laburpena

Mendebaleko gizarte modernoan, ordutegiek, eguneroko ohiturek eta segurtasunak gure bizimodua baldintzatzen dute. Den-dena aldez aurretik kalkulaturik dago neurri handiagoan edo txikiagoan eta ustekabekoak salbuespena dira.

Lagun askok, ordea, barnea grinaz beterik, horren bizimodu ordenatuari ihes egiten diote eta zailtasunak gainditzeko eta erronkei aurre egiteko beharra dute. Gure bidaia eta abentura honek bete-betean erantzuten dio mugak gainditzeko, urruneko paisaiak ezagutzeko eta ohiz kanpoko bizipenak izateko behar horri. Jakina, ez gara erronkei aurre egiten diegun lehenak, baina besteen erronkak gailur batera iristea edota denbora oso laburrean zailtasun zehatz bat gainditzea izan ohi dira. Gure abenturak, berriz, mugaz haraindiko egoera zail bat gainditzeak dakarren esfortzuaz gain, oso aintzat hartzen du elementu erabakigarri bat: denbora. Izan ere, 144 egunetan zehar ahalik eta esfortzu handiena egitearen erronkaz ari gara, hain zuzen ere, oso gizaki gutxik lortu dutena. Ipar Lurmuturretik Tarifaraino (Norvegiatik Cadizeraino) 6.491 kilometro egitea, negu latzean hasita eta hiru garraio mota erabilita –eskiak, piraguak eta bizikletak- izugarrizko proba izan daiteke bai eskarmentu handieneko abenturazalearentzat ere. Etengabeko esfortzu fisikoko bost hilabete izan dira, eguraldiaren erasoei aurre eginez, gorputza ekipamendu desberdinei egokituz eta elkarrekin bizi izaten, hori ere batere erraza ez delarik. Elkarbizitza horri esker, adiskidetasun handia sortu da, komunean zaletasun bera edukitzeagatik elkartu ziren lau abenturazaleren artean. Abentura luze eta gogor honetan hainbat herrialde, paisaia, ohitura eta bizimodu desberdin ezagutu ahal izan dugu, baina....oroz gain, gauza garrantzitsua ikasi dugu: gizakia baldintza gogorrenak inoren laguntzarik gabe gainditzeko gai da, baldin eta aurrera egiteko nahia badu.
Fitxa teknikoa
  • Produkzioa: K 2000 SA eta Tippi
  • Formatua: Dokumentala
  • Iraupena: 26 minutuko 4 kapitulu
  • Bertsioak: gaztelania eta ingelesa
  • Espedizionarioak: Luis Angel Rojo “Gorri”, Patxi Ibarbia, Ina Rufo, Javi Cuesta
  • Produkzio eragilea: Sabin Uriarte, Luis Angel Rojo “Gorri”
  • Errealizazioa: Juan Antonio Saenz
  • Produkzioa: Eguzkiñe Garai, Luis Angel Rojo “Gorri”, Patxi Ibarbia, Ina Rufo, Javi Cuesta
  • Gidoigilea: Alfonso Galletero
  • Kamera-operadorea: Luis Angel Rojo “Gorri”
  • Muntaketa eta postprodukzioa: Juan Antonio Sáenz
  • Soinu-nahasketak: Javi Manzano
  • Goiburua eta grafismoa: Alberto Diaz
© Copyright 2008, K 2000, s.a.u. Eskubide guztiak erreserbatuta.
K 2000, s.a.u.., Errekalde z/g, te:. 94 457 00 00 | fax. 94 457 04 00 | e-posta