

Hor egotea ez da haien hautua izan. Boteregunetik urrun ibili dira beti, baita bertara derrigorrez hurreratu behar izan dutenean ere. Biziaren etika bati eusten diote denek ere, eta horrexegatik, askeago sentitzen dira mintzatzeko orduan.
Protagonistek euren esperientzia pertsonalak, sentimenduak eta bizitza berria eraikitzeko prozesua agerraraziko dituzte beren testigantzetan.
Haiekin egingo dugun bizi-ibilbidean, bestalde, alderdi guztiak jorratuko dira: hilketaren berria jasotzeko unea, biharamuna familiarekin, biktima publiko bilakatzeak dakartzan ondorioak... eta batez ere biktimen ibilbide pertsonala, beldurra gainditu eta balioak transmititu behar izatetik adiskidetze prozesuraino.
Euskal gatazkaren gizarte-espektro zabala osatzen duten emakumezko eta biktimen testigantzak izango dira. Eta ezin ahaztuko dugu atentatua ere testuinguru politiko eta sozial zehatzean gertatu zela ETAren beraren historian eta bilakaeran.
K 2000 ekoiztetxeak tratamendu sortzailetik helduko dio proiektuari, eta alderdi pertsonal eta emozionalei lehentasuna emango die protagonisten bizipenak kontatzeko orduan.