Dokumentala Jose Antonio Agirre Lekube (1904-1960) Eusko Jaurlaritzako lehen Lehendakariaren bizitzari buruz aritzen da eta, gehien bat, Agirreren bizitza politikoan oinarritutako bizipenak kontatzen dizkigu. Horretarako, garai hartako dokumentuak eta Agirreren oinordekoen eta ohiz kanpoko lekukoen testigantzak baliatu dira.