El desafío del K2

Laburpena

K2 mendia edo Txogoria -Karakorum mendikatetik gertu bizi direnek deritzoten moduan- ez da soilik munduko bigarren mendirik altuena. K2a mendien MENDIA da. 1986an, zorigaitza iritsi omen zen mendi eder honetara. Izan ere, urte hartan, mendizale asko hil ziren espedizio ezberdinetan. Kurt Diemberger-en espedizioa mito bizi bilakatu zen, espedizio lazgarrienetako bat izanik ere, bizirik itzultzea lortu zuelako.
Harrez geroztik eta gaur egunera arte, hala ezbeharrak nola handitasuneko uneak izan dira K2ko mendi-hegal aldapatsuetan. K2ko “madarikazioa” dela-eta, gaina garaitzea lortzen den bakoitzean, lehenengo garaipena izan balitz bezala ospatzen da. Juanjo Sansebastián-ek gaina zapaltzea lortu zuen; bertan, ordea, bere lagun onenetakoa zen Atxo Apellaniz mendizale esperientziaduna galdu zuen. Juanjok dio kanpamentu nagusitik gailurra ikustea dagoen zortzimilakoetatik bakarra dela K2a, behintzat, berak ezagutzen dituen zortzimilakoen artean. Sansebastian-en hitzok igoeraren zailtasunaren eta arriskuaren adierazgarri dira: “lehendabiziko metrotik azkeneraino eskalatu behar da”. 1997an, esperientzia handiko lau mendizale euskaldun, hain zuzen ere, Años Luz al K2 espedizioko Jose Ramón Aguirre (Marron), Juan Vallejo, Alberto Zerain eta Mikel Sáez kideak, K2a eskalatzen ahalegindu ziren. Orduko hartan ere, ozta-ozta atera ziren bizirik espedizioko kideak.

“El desafio del K2” dokumentalean, besteren artean, egitasmoa, prestatze-lanak, eskalatze lazgarria eta espedizioaren amaiera kontatuko dira. Halaber, ondoko galderari erantzuten saiatuko gara: zergatik jartzen du gizakiak bere burua arriskuan, gailurrean une batez egoteko?
Fitxa teknikoa
  • Zuzendaria: Iñaki Arteta
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 56´
  • Produkzioa: K 2000 eta Años Luz
© Copyright 2008, K 2000, s.a.u. Eskubide guztiak erreserbatuta.
K 2000, s.a.u.., Errekalde z/g, te:. 94 457 00 00 | fax. 94 457 04 00 | e-posta