Produkzio exekutiboa: Arri Granados eta Blanca Baena
Zuzendaria: José Antonio Valdivielso
Gernikako Autonomia Estatutua erreferendumean onartu genuenetik hogeita hamar urte bete direla-eta, haren oroipena egiteaz gainera, nola garatu zen aztertu dugu erreportaje honetan. Horretarako, solaskide izan ditugu, besteren artean, Carlos Garaikoetxea, Txiki Benegas, Xabier Arzalluz, Jaime Mayor Oreja, Iñaki Esnaola, Rodolfo Martín Villa, José Antonio Maturana eta Emilio Guevara. Euren testigantza arras interesgarrien haritik eramango gaituzte 1979. urtera, Estatutua eratu zen urtera hain zuzen ere.
Mujeres en construcción
amaitu gabe
Produkzioa: K 2000
Iraupena: 56'
Atentatu batek bizimodua eta etorkizunerako planak erabat zapuztu zizkien gure protagonistei. Zorigaiztoko gertakizunak gaur egun bizi duten errealitatera ekarri ditu: lehenik eta behin, emakumeak dira; baina ez hori bakarrik, euren bizipen pertsonalak direla-eta bakearekin konprometitu diren emakumeak dira.
Protagonista burdina da: lehengaia eta produktu landua; ekonomiaren, gizartearen, teknologiaren eta artearen garapenaren sinonimoa eta aisialdiaren, turismoaren, kulturaren eta paisaiaren baliokidea; herrien arteko elementu bateratzailea eta identitate europarraren ikurra.
Dibulgazioko dokumental sorta honek astrofisikaz eta kosmologiaz dihardu, eta unibertsoaren inguruko azken aurrerapenak dakarzkigu. Ikertzaileek, hainbat teknika baliatuta, giza-adimenerako maiz ulertezinak diren ezaguerak lortu ohi dituzte. Saio sorta honetan ezaguera eta teknika horiei guztiei helduko zaie, John Beckman izen handiko zientzialariaren zuzendaritzapean.
Dibulgazioko dokumental sorta honetan, Kosmosari buruzko ikuspuntu gaurkotua eskaintzen da hainbat Nobel Sariren partaidetzarekin.
Non emititu den: Canal Satélite Digital (Documanía), TVG, ETB, TV3, BOP TV (Hegoafrika), AB SAT, Imagen Satelital (Argentina) kateetan.
China: el dragón milenario (1996)
Koprodukzioa: K 2000, Nueva Productora eta Beijing Televisión Station (Pekin-Txina)
Iraupena: 28 minutuko 13 kapitulu
Eskualde honen zabaltasuna, milaka urteko bere historiaren handitasuna eta bere biztanleen bizimodua erakusten duen dokumental sorta.
Non emititu den: ETB 2, TVEko La 2 , TV3, Canal 9, Canal Satélite Digital (Documanía), Imagen Satelital (Argentina), BOP TV (Sudáfrica), Cyprus Broadcasting TV (Chipre), RTS-Marina Films (Serbia).