Gure baliabide teknikoak ugariak dira: 400, 210 eta 160 m2-ko 3 plato behar den ekipamenduaz hornituta, makilatzeko zerbitzu osagarriak,  aldagelak, jantziak, dekoratuen tailerrak, cateringa, 150 autorako aparkalekua, Betacam digitaleko eta Betacam SPko ENG ekipoak, 35 eta 16 S16 mm-ko zinema-kamerak, steadicam-a, argiztapenerako materiala, bideo eta audioko postprodukzio digitala eta diseinu grafikoa. Horrez gain, diseinu, garapen, produkzio, errealizazio eta postproduzioaren arloetan goi-mailako prestakuntza duen lan-taldea ere badugu.

Esperientzia luzea dugu telebista-saioak, publizitatea eta industria-bideoak egiten, eta gaur egun internet eta interaktiboetako eta zinemako sailak bultzatzen ari gara bereziki. Lehenengoak, internet eta interaktiboetako sailak, teknologia aurreratuko produktuak garatzea du helburu, diseinu grafikoaren arloan jorratu dugun ibilbide luzea baliatuta.  Lan horren emaitza dira web orriak, interneterako edukiak eta merkataritza elektronikoa. Zinemari dagokionez, berriz, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: platoak, zinema-pelikulak, kamerak, argiztapenerako, muntaketarako eta sonorizazio digitalerako ekipamenduak, laborategiko prozesuen logistika eta produkzioko zerbitzuak.

K 2000, S.A.U. ondoko erakunde hauen kide da:

EUSKADIKO FILMATEGIA
IBAIA - Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea
FAPAE - Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Elkarteen Federazioa
EGEDA - Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea
EIKEN - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra
© Copyright 2008, K 2000, s.a.u. Eskubide guztiak erreserbatuta.
K 2000, s.a.u.., Errekalde z/g, te:. 94 457 00 00 | fax. 94 457 04 00 | e-posta