
Martxoaren 5ean, asteazkenez, ETB 2-k prime time ordutegian estreinatuko du La Caja Negra. Iaki Lpez kazetari ezagunak gidatuko duen programak Euskadin azken hogeita hamar urteetan gizartea astindu duten gertakari garrantzitsuenak ekarriko ditu gogora. Oiz mendiko hegazkin istripua, Ortuellako ikastetxeko tragedia eta 83ko uholdeak izango dira formatu berritzaileak sakon aztertuko dituen gertakarietako batzuk.